Hemen jartzen ditut hainbat alditan egindako errezetak, goxo-goxoak... edo ez.... nere gustokoak behintzat bai!! Eskerrik asko korreo bidez, paper bidez, tabernetako serbilleten bidez eta abarretakoetan errezetak pasa dizkidazutenei (gehiago bidaltzea ere eskertzen da hemen zintzilikatzeko).... mila esker nere eguneroko dastatzaile esker onekoei .... eta nola ez, mila esker nere 'Marisukalde' maitagarriei, zuekin jaso eta ikasitako guztiagatik.... sukaldean ere !!!



Inprimatu ahal izateko, errezeta klikatu eta print berdeari eman....



On egin !!!!!



lunes, 3 de octubre de 2016

ARRAUTZIK GABEKO BIZKOTXOA

Osagarriak:

  • Yogouth naturala
  • Irina 4 neurri
  • Azukrea 2 neurri
  • Oliba-olioa 1 neurri
  • 'Ideal' esnea 1 neurri
  • Legamina (Potax, Royal ez)

Irabiatu osagai guztiak, moldea mantekilla eta irinez igurtzi eta labera sartu 180º 45-60 minutu.
Osagaietan ezin du azaldu 'puede contener trazas de huevo'
COLA CAO ezin da erabili lecitina duelako, nahi izanez gero NESQUIK erabili 2 neurri
Neurria: Yogourth potoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario