Hemen jartzen ditut hainbat alditan egindako errezetak, goxo-goxoak... edo ez.... nere gustokoak behintzat bai!! Eskerrik asko korreo bidez, paper bidez, tabernetako serbilleten bidez eta abarretakoetan errezetak pasa dizkidazutenei (gehiago bidaltzea ere eskertzen da hemen zintzilikatzeko).... mila esker nere eguneroko dastatzaile esker onekoei .... eta nola ez, mila esker nere 'Marisukalde' maitagarriei, zuekin jaso eta ikasitako guztiagatik.... sukaldean ere !!!



Inprimatu ahal izateko, errezeta klikatu eta print berdeari eman....



On egin !!!!!



lunes, 3 de octubre de 2016

UNTXIA BARATXURIAKIN SARTAGIAN

Osagarriak:
  • Untxia 1
  • 4-5 baratxuri
  • Ardo txuri baso 1
  • Ur baso 1
  • Gatza
Olio pixka jarri sartagin, untxi zatiak jarri eta doratu ondo, gatzatu. Sua jaitsi, baratxuri txiki txiki eginda bota eta nahastu pixkat. Ardo txuria eta ura bota, tapa jarri eta eduki egiten nahastuz noizbeinka. Lehortzen bada ur pixka gehitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario