Hemen jartzen ditut hainbat alditan egindako errezetak, goxo-goxoak... edo ez.... nere gustokoak behintzat bai!! Eskerrik asko korreo bidez, paper bidez, tabernetako serbilleten bidez eta abarretakoetan errezetak pasa dizkidazutenei (gehiago bidaltzea ere eskertzen da hemen zintzilikatzeko).... mila esker nere eguneroko dastatzaile esker onekoei .... eta nola ez, mila esker nere 'Marisukalde' maitagarriei, zuekin jaso eta ikasitako guztiagatik.... sukaldean ere !!!



Inprimatu ahal izateko, errezeta klikatu eta print berdeari eman....



On egin !!!!!



lunes, 29 de diciembre de 2025

GAZTA LEUNEZ, BACONEZ ETA OTARRAINXKAZ BETETAKO DATILA

 Osagarriak:

  • Hezurrik gabeko datilak
  • Gazta leuna
  • Hirugiharra
  • Otarrainxka
  • Arrautza
  • Ogi birrindua
  • Txotxak


Datilak erdibitu, gazta leunez bete, eta berriro montatuko ditugu. Datila hirugihar tira batekin bilduko dugu. Otarrainxka txotxatik pasa eta aurretik bildutako datila hirugiharrakin ere sartuko degu aska ez dedin. Arrautza eta ogi birrinduan pasatuko ditugu, eta olio ugariz frijituko ditugu, su erdi altu batekin.

OILASKOA NATI erara

 Osagarriak:

• 1 kg oilasko-papar xerra finak
• Gazta-sabanatxoak
• Olioa (olibarik onena)
• Irina (bakarrik biltzeko)
• Zotzak

Saltsarentzat

• Garagardo lata bat
• Azenarioak, kg erdi
• 2 tipula handi
• 2 baratxuri-hortz



Xerrak luzatuta jarriko ditugu, eta gazta-sabanatxo bat jarriko diogu.
Biribilki bat egin eta zotz batekin itxi (josi bezala), pipar beltza ta gatza botatzen diogu eta irinetan sartuko dugu.
Zartagin batean, olio beroarekin jartzen dugu eta alde guztietatik pasatzen dugu, zigilatu besterik ez dugu egin nahi (lehortu ez dadin)
Kazola baxu eta zabalean jarriko ditugu.

Saltsarako

Zartagin berean olio gehiago gehitzen dugu, tipula xehatua eta baratxuriak botatzen dugu (ez du axola tamaina, gero birrindu egiten baitugu).
Tipula erregosita dagoenean, azenario xehatua gehitu eta biguntzen utziko dugu.
Azkenean garagardoa gehituko dugu. Baso bat ur eta salda pastilla erdi bat gehituko ditugu.
Dena 10 mint inguru egosten utzi eta turmixetik pasatu genuen.
Azkenik, xerratxoak bilduta eta zigilatuta genituen kazola baxu eta zabal hartan botako dugu.
5 minutu inguru su motelean, nahikoa izango da earra egoteko.
Iradokizuna: hornigai gisa eta nutrizioaren ikuspegitik osatzen duen itxurazko aurkezpen bat egiteko, platerean arroz zurizko bola bat jar diezaiokegu.

Errezeta hau NATIren omenez da, bikain prestatzen zuen!!!.


miércoles, 9 de julio de 2025

KOGOLLO FRIJITUAK PIPER PATEA ETA ANTXOEKIN

Osagarriak 4 pertsonentzat:



Kogolloak erditik moztuko ditugu eta lehenengo hostoak kenduko ditugu. Kogolloak bi aldeetatik gatz-piper beltzakin zipriztindu eta olio pixka batekin bustiko ditugu. Plantxa edo zartagin leun batean frijitzen ditugu bi aldeetatik, bigun samar egon arte. Plater batean jarriko ditugu, zati leuna gorantz duela; koilarakada bat jarriko dugu piperren patekin bakoitzaren gainean, tipula karraskaria hautseztatu eta antxoa eder batekin amaituko dugu.


miércoles, 22 de marzo de 2023

PASTA KARBONARAN

 Osagarriak 4 pertsonentzat:


  • 320 g espagetiak
  • 200 g hirugiharra (puskak)
  • 60 g gazta idiazabal 
  • 6 arrautz gorringo
  • piperbeltz
  • gatza


Hirugiharra zartaginean salteatzen degu oliorik gabe, hirugiharrak bere koipea askatzen bait du, pixka bat txigortu arte. Bestalde, egosten ditugu espagetiak ur ugaritan eta gatz atximur bat (nik oso espageti fina erabiltzen dut). Bol batean ondo nahasten ditugu 6 arrautza gorringo, idiazabal birrindua (pixka bat utzi gainetik hautseztatzeko) eta piperbeltz pixka bat. Entsaladera batean espagetiak jartzen ditugu, hirugiharra gainetik gehitu, arrautzaren nahasketa gainetik bota eta oso ondo nahastuko dugu dena ondo busti dadin. Zerbitzatzerakoan, gordetako idiazabala hautseztatu eta tipulin pixka bat txikituko dugu. On egin!!

jueves, 15 de abril de 2021

ANTXOAK OSPINETAN

 Osagarriak:

  • 1 kg antxoa
  • 1 L ospina
  • Gatza
  • 5 baratxuri hortz
  • Perrexila
  • Oliba-olioa
  • Ur oxigenatua

Antxoak ondo garbitzen ditugu eta bi bizkarrak ateratzen dizkiegu (goiko arantzatxoa ere kenduz), eta denak alturan sartzen diren bol batean jartzen ditugu.
Solomo guztiak jarri ondoren, gatza bota (koilarakada leun bat), ozpina bota erabat estali arte, eta ur oxigenatuzko kateadura bat gehitu eta pixka bat astintzen dugu, uniformeki nahas dedin.
5/6 ordu uzten ditugu bolean.
Baratxuri buruak eta perrexila txiki-txiki eginda moztu, eta platertxo batean nahastu.
Antxoak xukatu eta sukaldeko trapu batean lehortzen ditugu pixka bat.
Orain, lehenengo antxoa-ilara denak sartuko diren tuper batean jarriko ditugu eta gainetik hautseztatuko dugu baratxuri eta perrexil nahasketa pixka bat. Hurrengo ilara alderantzizko noranzkoan jarriko dugu, eta berriro hautseztatuko dugu baratxuri eta perrexilarekin. Horrela hurrenez hurren, amaitu arte. Tuperra oliba-olioarekin betetzen dugu antxoak estali arte.

Oharra:
Gatza: antxoak gogortasun pixkat hartzeko behar da
Ur Oxigenatua: antxoa kolore txuri polit bat emateko.

"LA VIÑA"ko GAZTA TARTA

 Osagarriak:

(Mila esker Amaia Rodriguez nere lankideari)



  • 1 kl San Millan gazta
  • 7 arrautza (L tamaina)
  • 400 gr azukre
  • 30 gr maicena 1 1/2 koilarakada handi
  • 500 ml esnegaina (zenbat eta gantz-materia gehiago, orduan eta hobeto)



Nahastu osagai guztiak hagaxka batekin adierazitako ordenan.
Aurrez berotu labea 220º-tan
Prestatu moldea bustitako eta xukatutako paperarekin, moldera hobeto egokitu dadin.
Labean, 40 minutu + 10 minutu labea itzalita eta atea irekita.
Tartak flana bezala irten behar du eta bakarrik egiten amaitzen da.
4-5 orduz atsedena hartzen utzi behar zaio.

TXERRI MASAILAK


 Osagarriak:
(Mila esker Lourdes Leon nere lankideari)


  • 1 kg karrilera
  • 2 tipula handi
  • 3 azenario
  • 1 porru
  • 1 piper berde
  • 5 baratxuri hortz
  • 1 litro ardo


Garbitu masailak, eta kendu oihaltxoak eta koipeak.
Gatza eta piperbeltz botatzen dizkiegu (nahi izanez gero), irinetik pasatzen ditugu eta bi aldeetatik markatzen ditugu, pixka bat doratuz.
Lapikoan tipula erregosi eta urre-koloreko hori jartzen dugunean, gainerako barazkiak gehitu, potxatu, litroko ardoa gehitzen dugu, eta 15 minutu inguru ditugu.
Pasatu lapikoaren edukia irabiagailuarekin eta gehitu masailak, intuizioz ikusten badugu saltsa gutxi duela, gehitu baso bat ur eta barazki estarlux pastilla bat.
Lapikoa itxi eta ordu eta erdi daukagu.
Patata-purearekin aurkeztuko dugu (aukerakoa)