Hemen jartzen ditut hainbat alditan egindako errezetak, goxo-goxoak... edo ez.... nere gustokoak behintzat bai!! Eskerrik asko korreo bidez, paper bidez, tabernetako serbilleten bidez eta abarretakoetan errezetak pasa dizkidazutenei (gehiago bidaltzea ere eskertzen da hemen zintzilikatzeko).... mila esker nere eguneroko dastatzaile esker onekoei .... eta nola ez, mila esker nere 'Marisukalde' maitagarriei, zuekin jaso eta ikasitako guztiagatik.... sukaldean ere !!!



Inprimatu ahal izateko, errezeta klikatu eta print berdeari eman....



On egin !!!!!



viernes, 10 de marzo de 2017

TIRAMI SU

Errezeta hau ere nere lankide Amaiari esker....

Osagarriak:

(Moldearen arabera alda litezke kopuruak)

  • 2 arrautz
  • azukrea 50 gr.
  • gatxa pixka bat
  • mascarpone gazta 200gr. (terrina bat)
  • kafea litro laurdena
  • 16 bizkotxo azukretuak (soletilla)
  • kakao hautsa

Arrautzen gorringoak eta zuringoak separatu, gorringoak eta azukrea nahastu, zuringoak eta gatza nahastu elur-puntura eraman arte. Gazta eta gorringoak nahastu, elur-puntura eramandako zuringoak gehitu. Plater batean kafea jarri, bizkotxoak bertan busti (kanpotik busti baino barrua bigundu ez dedila) eta moldean jartzen joan dena estali arte. Egindago kreman erdiakin estali, berriz ere berdina egin beste bizkotxo eta geratzen den kremakin.Ondo berdindu dena goilara batekin. Kakaoz hautseztatu koladore baten laguntzaz. Hozkailuan sartu hoztu arte.

(Ez bada egun bertan jateko, hobe kakaorik gabe hozkailuan sartzea eta ateratzerakoan kakaoa hautseztatu)


No hay comentarios:

Publicar un comentario