Osagarriak:
- Tripakiak 2Kg
- 2 baratxuri ale
- 2 tipul handi
- txorixo pikantea (erdi bat)
- urdaiazpiko 200gr
- ardo beltza edalontzi 1/2
- 2 pipar txorizero
- tomate pixkat (edalontzi 1/2)
- 2 piparmin
Eltze handi batean olio pixkat jarri eta bertan tipula eta baratxuria txiki txiki eginda bota, pixkat eginda dagoenenan txorixoa eta urdaiazpikoa gehitu, pixka bat egin eta tripakiak gehitu. Sutan eduki pixka bat mugituz ordu erdi bat gutxi gora behera (ur guztia atera arte). Orain ardo beltza, pipar txorizeroa, gatza, tomatea eta piparmina txiki txiki eginda gehitzen zaio. Ordubete ta erdi eduki gutxi gohora behera goxatzen irakin baxu batean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario