- 4 arrautz haundi
- Tipula txiki bat
- Piper gorri puska bat (erdi bat edo)
- Espinaka freskoa (bi eskukada)
- Ahuntz-gazta 4 xerra
- Oliba-olioa 4 koilarakada
- Piper beltza
- Gatza
Laberako aproposa den zartagin batean bota lau oliba-olio koilarakada, tipula fin moztuta gehitu, pixkat egin denean piper gorria, utzi ondo egiten xuabe xuabe. Labea martxan jarri 200º goikoa eta behekoakin. Tipula egina dagoenean espinakak gehitu eta ondo nahastu. Bol batean 4 arrautzak, gatza eta piper beltza gehitu, ondo nahastu. Espinakak eginak daudenean arrautzak gehitu, nahastu pixkat, ahuntz-gazta medailoitan gehitu eta labean sartu (zartagina laberako aproposa ez bada, aproposa den molde batera pasa). 10 min eduki labe erdialdean eta ahuntz-gazta gratinatua gustokoa badezu grilla piztu minutu pare bat

No hay comentarios:
Publicar un comentario