Hemen jartzen ditut hainbat alditan egindako errezetak, goxo-goxoak... edo ez.... nere gustokoak behintzat bai!! Eskerrik asko korreo bidez, paper bidez, tabernetako serbilleten bidez eta abarretakoetan errezetak pasa dizkidazutenei (gehiago bidaltzea ere eskertzen da hemen zintzilikatzeko).... mila esker nere eguneroko dastatzaile esker onekoei .... eta nola ez, mila esker nere 'Marisukalde' maitagarriei, zuekin jaso eta ikasitako guztiagatik.... sukaldean ere !!!



Inprimatu ahal izateko, errezeta klikatu eta print berdeari eman....



On egin !!!!!



miércoles, 13 de diciembre de 2017

KALABAZIN KREMA

Osagarriak:


  • kalabazina 500gr
  • tipula txiki bat
  • esne-gaina 200gr (montatzekoa bada hobe)
  • oliba olioa
  • gatza
  • ogi-txigorki batzuk 
  • perrexil olioa*


Jarri eltze batean olio pixtak eta tipula txiki txiki eginda gehitu. Bitartean kalabazinak zuritu eta dadotan moztu, gehitu tipula dagoen eltzera, eta egin 15 minutu bat. Denbora hau pasa denean, esne-gaina gehitu eta 5 minutu mantendu mugituz. Sutik atera eta irabiagailu batekin irabiatu krema egin arte. Plater batera bota, ogi-txigorkiak gehitu, eta perrexil olio*  pixkat bota gainetik.

* Perrexil olioa egiteko, poto batean olioa eta perrexila nahastu eta irabiagailuakin irabiatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario