Hemen jartzen ditut hainbat alditan egindako errezetak, goxo-goxoak... edo ez.... nere gustokoak behintzat bai!! Eskerrik asko korreo bidez, paper bidez, tabernetako serbilleten bidez eta abarretakoetan errezetak pasa dizkidazutenei (gehiago bidaltzea ere eskertzen da hemen zintzilikatzeko).... mila esker nere eguneroko dastatzaile esker onekoei .... eta nola ez, mila esker nere 'Marisukalde' maitagarriei, zuekin jaso eta ikasitako guztiagatik.... sukaldean ere !!!



Inprimatu ahal izateko, errezeta klikatu eta print berdeari eman....



On egin !!!!!



miércoles, 13 de diciembre de 2017

OLAGARRO BROXETA TEMPURAN ETA PATATEN MUSELINA PIPERAUTSAKIN

Osagarriak: (18 broxeta egiteko)


  • Olagarroa egosita 700gr.
  • Tempura (Santa Rita erabiltzen det)
  • Patata 300gr.
  • Esnea 150ml
  • Esne-gaina 50ml
  • Oliba olioa 50ml
  • Gatza
  • Piperauts gozo eta pikantea



Patatak egosten jarri gatza pixkatekin eginak egon arte. Bitartean olagarroa moztu eta broxetetan prestatzen jun. Patatak eginak eta hoztu direnean zuritzen ditugu eta poto batean erdi txikitutan sartzen ditugu irabiagailuakin irabiatzeko, poto hortan gehitzen jun gatza, esne-gaina eta esnea pixkanaka testura fin bat egin arte. Sartagin batean egiten pasatzen ditugu pixkat 2 piperautsak eta pureari gehitzen diogu. Beste aldetik tempura montatzen degu kaxan dioen bezala (beti ur oso hotzakin) Olagarroa pasatzen degu tempura honetan eta olio bixi batean frijitzen joaten gera.
Plater baten erdian purea jarri eta buelta guztian broxetak. On egin!

No hay comentarios:

Publicar un comentario