Hemen jartzen ditut hainbat alditan egindako errezetak, goxo-goxoak... edo ez.... nere gustokoak behintzat bai!! Eskerrik asko korreo bidez, paper bidez, tabernetako serbilleten bidez eta abarretakoetan errezetak pasa dizkidazutenei (gehiago bidaltzea ere eskertzen da hemen zintzilikatzeko).... mila esker nere eguneroko dastatzaile esker onekoei .... eta nola ez, mila esker nere 'Marisukalde' maitagarriei, zuekin jaso eta ikasitako guztiagatik.... sukaldean ere !!!



Inprimatu ahal izateko, errezeta klikatu eta print berdeari eman....



On egin !!!!!



jueves, 14 de diciembre de 2017

OILASKOA LIMOIAKIN TXINATAR ERARA

Osagarriak:

Marinatzeko

  • Oilasko bularkiak 400gr
  • Gatza
  • Arrautzan txuringo bat
  • Maizena (2 koilaratxo)
  • Olioa

Saltsarako

  • Maizena (2 koilaratxo)
  • Ura (2 koilarakada)
  • Azukrea (6koilaratxo)
  • Limoi zukua (2 koilarakada)
  • Oilasko Salda (katillu erdi bat)
  • Soja Saltsa (2 koilaratxo)
  • Ardo Txuria (koilaratxo 1)


Marinatzeko: Eltze handi batean ondo nahasten degu txuringoa eta maizena. Oilaskoa puskak oliokin busti, gatza bota eta sartu maizenako eltzean ta ondo nahastu. Mantendu ordu erdi bat. Denbora hori pasata frijitzen ditugu gure gustura.
Saltsarako: Eltze batean maizena ura koilarakadan disolbatu, segidan azukrea, limoia, ardoa, salda eta soja gehitzen degu eta irakiten jartzen degu (kontuz azukrea eta maizena daukadanez segitun loditzen da). Gure gustora dagoenean oilaskoa bertan sartu eta ongi nahastu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario