- Arrautz egosiak 8
- Urdaiazpikoa 150gr
- Gazta birrindua
- Tomate frijitua 100 gr
- Perretxiko 50gr
- Baratxuri ale 1
- Oreganoa
- Gatza
- Oliba olioa
Arrautzak egosi. Baratxuria eta perretxikoak txiki txiki moztu eta sartagi batean jarri oliba olio pixkatekin. Urdaiazpikoa gehitu, mugitu pixkat ta tomatea bota. Sua jaitsi, gatza eta oreganoa gehitu ta utzi pixkatian egiten. Arrautzak erdibitu, gorringoak txikitu sardexka batekin eta sartagira bota, ongi nahastu. Arrautzat bete eta labako ontzi batean jartzen jun urdaiazpikoa goiko aldean geratzen delar. Gazta birrindua gainetik bota arrautz bakoitzari eta eduki labean gazta desegin arte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario