Hemen jartzen ditut hainbat alditan egindako errezetak, goxo-goxoak... edo ez.... nere gustokoak behintzat bai!! Eskerrik asko korreo bidez, paper bidez, tabernetako serbilleten bidez eta abarretakoetan errezetak pasa dizkidazutenei (gehiago bidaltzea ere eskertzen da hemen zintzilikatzeko).... mila esker nere eguneroko dastatzaile esker onekoei .... eta nola ez, mila esker nere 'Marisukalde' maitagarriei, zuekin jaso eta ikasitako guztiagatik.... sukaldean ere !!!



Inprimatu ahal izateko, errezeta klikatu eta print berdeari eman....



On egin !!!!!



martes, 26 de diciembre de 2017

PATATA TA GAZTA MOKADUAK

Osagarriak:


  • Patatak 500gr
  • Gazta philadelphia (edo antzekoa) 200gr
  • Esne-gain likidoa 200gr
  • Gazta birrindua
  • Gurin koilarakada bat
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Intxaur muskatua


Patatak egosi pusketetan moztutak gurinakin eta urez estalitak 30 minututan. Sardexka batekin txikitzen jun, gatza ta piperbeltza gehitu, gazta philadelphia gehitu eta ondo nahastu. Pixkanaka esne-gaina gehitzen jun. Intxaur muskatua gehitu eta gatzaz probatu, bestela gehitzeko unea da. Labeko papera jarri bandeja batean eta bai eskuz edo bai pasteletako manga batekin bolitak egiten jun eta bertan jartzen. Gazta birrindua gainetik jarri eta labean sartu 180º 10 minutu. Azken unean grilla jarri kolore pixkat emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario